Hezkuntzaren beste arlo batzuetan ERE murrizketak
egongo direla irakurri dut. Bai, orain arte izandako murrizketak ez dira
nahikoak izan, ez dira gustura geratu eta horregatik, oraindik murrizketa
gehiago jasan beharko ditu hezkuntzak.
Espainiako
gobernuak, geletan %20 ikasle gehiago pilatzearen alde egin du, eta irakasleei
eskola ordu gehiago jartzearen alde ere bai. Hori gutxi bada, ordezkapenetan
murrizketak iragarri ditu eta gaixoaldietan lehen hamar egunetan ez da
ordezkorik izango, eskolako irakasleen artean moldatu beharko dute. Baina
lasai, murrizketa hauek kalitatean eraginik izango ez dutela diote.
Nola da posible? Kalitatezko hezkuntza
lortzeko irakaskuntza pertsonalizatua beharrezkoa dela irakurtzen dugu behin
eta berriro, baina… nola lortuko dugu irakaskuntza pertsonalizatua gelak
haurrez pilaturik eta irakasleak lanez gainezka badaude? Gaur egun ikasgeletan
25 ikaslek osatzen duten gehiegizko kopurua
35-40ra igotzeak ikasleenganako jarraipen eta atentzioa erabat mugatuko ditu. Ikaslea bera, norbanako bezala kontutan hartu baino, zenbaki huts bat izango da eta honekin batera, ikasle bakoitzaren erritmoa,
interesak eta zailtasunak ez dira kontuan hartuko.
Beraz...zergatik ez dituzte hezkuntzak baino garrantzi gutxiago dituzten alderdietan murrizketak planteatzen?
No hay comentarios:
Publicar un comentario