Besteen hausnarketa zirraragarriek, pentsaraztea eragiten didate, edo beste
modu batean esanda, besteen hausnarketa batzuek, hausnarketa pertsonalera
eramaten naute. Hala ere, nahiz eta nire
buruan hausnarketa sakonak egiten ditudan, orain arte ez naiz idaztera ausartu,
edo ez behintzat beste edonork irakurriko duen lekuan. Baina gaur, besteetan ez bezala, buruan
ditudan pentsamendu batzuk idazten atrebituko naiz.
Guztiok ditugu ideia, pentsamendu edo amets desberdin batzuk buruan
eta guztiok ondo dakigu (edo hori sinestarazi digute) bakoitzaren ideia horiek gizarte
mugatu honetan aurrera eramatea oso zaila edo ezinezkoa dela. Hori horrela, ametsetan behintzat ez
naiz hezkuntza eraldatzera edo hezkuntzaren inguruan deliratzera
mugatuko.
Baliteke pentsatzea,
amestearekin ez dugula mundua eraldatuko, baina amestu gabe ere ezer gutxi
lortuko dugula ziur nago. Mundua eraldatzen hasteko(gure kasuan hezkuntza), ideia,
amets eta helburu batzuk izatea ezinbestekoa da, eta horiei buruz hausnartu
ondoren, horiengatik borrokatzea.
Hasteko… galdera bat: hezkuntza
ez al da oinarrizko giza eskubidea? Has gaitezen
orduan munduko pertsona guztiek hezkuntza eskubidea izan dezaten borrokatzen,
gizartean (eta hezkuntzan noski) ematen diren diskriminazioen aurka egiten,
kulturarteko eta berdintasunezko gizartea (eta hezkuntza) sortuz.
Bestalde, hezkuntzak, pertsona pasiboak izatera bultzatu ordez, ez al
luke pertsona libreak eta kritikoak izatera bultzatu beharko? Gizakiak, zerbaiti
buruzko alde eta kontrako argudioak emateko gai izan behar du, arrazoitzeko eta
defendatzeko ahalmena eskuratuz.
Horrez gain, gizartea, etengabe
aldatzen ari da (kultura desberdineko pertsonen
arteko bizikidetza, familia egituraketa anitzak…) eta hezkuntza aldaketa
horietara egokitu behar da, azken finean, gizakiak, gizartean bizi beharko du
eta horretarako baliabide desberdin batzuk garatzen joan beharko da.
Beraz,
nahiz eta gizarteak hezkuntza eraldatzea eta askatasunez jokatzea eragozten duen, ez dut aukera galduko eta hezkuntza eraldatzen hasiko naiz, askatasunezko ametsetan murgilduz...