Astebete pasa da bigarren lauhilekoa hasi denetik. Nik, ikasgai, irakasle eta
ordutegi berrietara egokitzeko denbora gutxi izan dudan arren, badirudi irakasleek denbora nahiko izan dutela egoera “berrira”
egokitzeko, eta ziztu bizian hasi gara lanean, klase orduetan nahiz klase
orduetatik kanpo.
“Didaktika
Orokorra” ikasgaian lehenengo eginkizuna,
blog-a irekitzea izan da, graduko lau urteetan zehar hausnarketa
pertsonalak hemen idazteko helburuarekin. Hasieran, ziur nago zaila egingo
zaidala irakaskuntzarekiko pentsamenduak blog-ean azaleratzea, izan ere, hau
berria da niretzat. Hala ere, graduaren bukaerara iritsi baino lehen, blog-a gustura
erabiliko dudanaren itxaropen txikia badut, positiboki pentsatuko dut!
Didaktika Orokorraz gain, bigarren lauhileko honetan landuko ditugun irakasgai berriak "Garapen Psikomotorra" (soinketa antzeko zerbait), "Musika- adierazpena" eta "Plastika edo Artea" izango dira.
Bai, bai, jarraitu pentsatzen haur hezkuntzako gradua egiten ari garenok ez garela arkitektura, erizaintza edo psikologiako gradua egiten ari diren ikasleak bezain langileak edo saiatuak. Gaur egun badago, guk ikasten dugun guztia haiek aspalditik badakitela eta gure ikasgaiak ergelkeria galantak direla pentsatzen duen jendea.
Hala ere, nik gauza bat argi daukat, nire buruarekin erronka bat daukadala (suposatzen dut beste edonork bezala) eta erronka hori lortzeko ahaleginak egingo ditudala, nire ideiak defendatuz eta garatuz...
No hay comentarios:
Publicar un comentario