Etorkizunean
pentsatzea zaila egiten zait, normalean orainaldian pentsatzen dut. Horregatik, -etorkizunean zein hezkuntza eremuan
ibiliko naizen- galderari erantzutea kosta egiten zait.
Galdera irakurtzean burura
etortzen zaidan lehenengo irudia eskola batena da, hau da, hezkuntza
formalarena. Izan ere, betidanik magisteritza ikastea, eskola bateko irakaslearekin
lotu izan dut. Hala ere, haur hezkuntzako gradua egin ahala, eskola bateko irakasle izatea baino
bide gehiago daudela aztertzen ari naiz, hau da, hezkuntza formalean lan
egiteaz gain, badaudela beste hezkuntza eremu desberdin, interesgarri eta nola ez elkarren artean osagarriak diren batzuk (hezkuntza ez- formala eta informala).
Beraz, hasiera batean, eskola
batean aritzea gustatuko litzaidake, ikasten ari naizena praktikan jartzeko eta
nire ideiak aurrera eramaten saiatzeko. Izan ere, ez nago ados gaur egungo hezkuntza-
sistemarekin eta nahiz eta zaila izango den, nire ideiak aurrera eramanez, eraldatzen
saiatuko naiz.
Bestalde, argi daukat ez naizela hezkuntza formalera
mugatuko, beste hezkuntza eremuetara zabalduko naiz, izan ere, nire helburua hezkuntza
eremu guztietan barneratzea da, guztiak aztertu, arakatu eta esperientzia desberdinak bizitzeko. Betidanik gustatu izan zait gauza berriak probatu eta aztertzea eta horregatik, prest nago esperientzia desberdinak izan eta hezkuntza
eremu desberdinetan murgiltzeko…
No hay comentarios:
Publicar un comentario