Haur Hezkuntzako
gradua egiten ari garen heinean, hitz batzuk behin eta berriro agertzen ari
dira. Askotan errepikatzen diren hitz
horietako batzuk kultura hezkuntza eta gizarteratzea dira.
Kultura: gizakiak, gizartearen partaide den aldetik bereganatzen eta ikasten dituen
ezagutzek, sinesmenek, legeek eta bestelako ahalmen guztiek osatzen duten
errealitatea da. Gizartearen arabera kultura egonkorra edo aldakorra izan
daiteke, izan ere, gizarte batzuetan estabilitatea (3. munduan esate baterako) da nagusi eta beste batzuetan aldakuntza (herrialde garatuetan adibidez).
Gizarteratzea: gizarteko kide egiten gaituen prozesuari deitzen zaio. Norbanakoak, gizarteratu
ahala gizarteko kultura barneratu eta era berean sozializazio prozesua gauzatzen du.
Hezkuntza: gizabanako
bakoitzak, jaiotzatik hil arte,
irakaskuntza eta ikaskuntzaren bitartez jasotzen duen ikaskuntza dugu. Hezkuntzaren bidez,
pertsona bakoitzak sozializatzeko prozesua aurrera eramaten du, jokabide,
jarrera, sentimendu eta balio desberdinak bereganatuz eta osatuz.
Hezkuntzan, gizarteak eragin handia
dauka. Hain eragin handia daukan non gizartearen arabera (kultura, politika,
ideologia) hezkuntza desberdina den.
Era berean, hezkuntzak, pertsona
bakoitzaren garapena eta etorkizuna kondizionatzen ditu.
Bestalde, argi utzi nahi dut hezkuntzaz hitz
egiten dugunean ez dugula eskolaz bakarrik hitz egiten, izan ere, aurreko
batean aipatu nuen bezala hezkuntza eremuak hiru izan daitezke: formala, ez formala
eta formarik gabea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario