Nahiz eta askotan
bi kontzeptu hauek (neutrala eta objektiboa) nahasten
ditugun, ez dute esanahi bera. Jarraian desberdintasunak azaltzen saiatuko
naiz:
Jarrera neutrala izateak, kontrako bi jarrera edo iritzi izan daitezkeen kasuetan, zerbaiten
alde edo kontra egin gabe erdian mantentzea esan nahi du.
Jarrera objektiboa izateak aldiz, zerbaiti buruz dauden ikuspegi guztiak
adieraztea esan nahi du, hau da, gauzak diren bezala adieraztea, iritzirik eta
aurreiritzirik gabe.
Gure arloan oinarrituz, esan
dezakegu bai hezkuntzan eta bai irakaskuntzan ezinezkoa dela neutrala izatea. Izan
ere, pertsonak garen momentutik baditugu bakoitzak ideia, jarrera eta pentsaera
desberdin batzuk eta nahiz eta batzuetan inkontzienteki egin, bakoitzaren
jarreran ideia horiek islatuta geratzen dira. Are gehiago, irakaskuntzan jarrera
neutrala izateak ez dut uste eragin onik izango duen ikasleengan, izan ere,
ikasleak kritikoak izatera bultzatu behar ditugula uste dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario